XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta oraindik mozkorra kendu gabe zegoen, eta ama erreguka ari zitzaion jokabidea zuzendu eta Jainkoarengana hurbil zedin.
Eta Gabriel, amari sufriarazten zion bakoitzean sentitzen zituen, baina amak aurpegiratu egiten zionean jasanezinak egiten zitaizkion nahasdura, oinaze eta erruduntasunaz betea, zutik zegoen ispilu aurrean, burua makur, alkandora botoitzen.
Florencek bazekien ezin zituela ezpainak zabaldu eta hitz egin; ezin zien amari eta Jainkoari baietz esan; eta ezin zuen ezetz esan ere.
Gutxi barru, pentsatu zuen Florencek mespresuz, nebari begiak malkoz beteko zitzaizkion, eta
Poltsa gela gorrotagarriaren erdian utzi zuen.
Esan zuenean bere buruarekin haserretu zen aurreko gauean esan ez izanagatik, hartara negarrak eta eztabaidak ordurako bukatuak izango ziren eta.
Aurreko gauean ez zuen bere burua nahiko indartsu ikusi esateko; baina orain ia ez zen denborarik geratzen.
Irudi batek betetzen zion erabat gogoa: tren-geltokiko erloju handi zuriak, etengabe orratzak mugitzen.
Baina berak bazekien amak bazekiela, une hura baino askoz lehenago ere jakin zuela une hura iritsiko zela.
Florenceren poltsari harriduraz begiratu zion, baina ez zen hainbeste harridura, beldurrezko arreta nekatua baizik.
Irudikatutako arriskua erreal bilakatu zen orain, (...)